Saioa hasi

Izena eman
LAGUNTZA
Euskal Herriari eta Europari buruzko eduki didaktikoak dituen atari hau eskaintzen dizuegu. Europarrak.com-ek erabiltzeko oso errazak diren zortzi jolas dauzka: pertsonaiak eta leku ezkutuak asmatzekoak, autobusez bidaiak egitekoak eta akatsak aurkitzekoak.


ERABILTZAILEAK


Bi erabiltzaile mota daude: ikasleak eta erabiltzaile arruntak. Bientzat ere, izena emateko prozesua oso erraza da. Erabiltzaile arrunta izan nahi baduzu, Izena eman botoian sakatu. Ondoren, bete ezazu bertan agertzen den inprimakia, eta bidali datuak izen bereko botoian klikatuz. Garrantzitsua da posta elektronikoaren kontua balekoa izatea, pasahitza eta erabiltzaile-izena zuri bidali, eta kontuaren onarpena berresteko. Berretsi gabeko erabiltzaileak sistemak ez ditu onartzen.

Ikasle motako erabiltzaileak irakasleak emango ditu. Horretarako, ikastetxeak onarpena eskatu behar du lehenik. Horren inguruan gehiago jakiteko, bisita ezazu Ikastetxeen gunea atala.


1. Erabiltzaile arrunta:

Erabiltzaile arruntek jolasteko aukera dute, eta jolas bakoitzeko (Euskal Herrikoak eta Europakoak) hileko onenak Sailkapenak atalean ikusi ahal dituzte. Horretaz gain, erabiltzailea ikasle motakoa bada, ikasgelako sailkapenak ikusteko aukera era badu, Sailkapenak atalean.
Galderaren bat baduzu, begiratu Maiz Egiten diren Galderak atalean, edo jarri harremanetan Harremanetarako atalean.

2. Ikastetxeak eta ikasgelak:

Ikastetxe moduan sartuz, ikasgelak sortzeko eta kudeatzeko aukera dago. Aldi berean, sortzen diren ikasgela horien irakasleek ikasleen kontuak sortu eta kudeatu ahal dituzte, jolasei blokeoa ipintzeko edo kentzeko aukera dute eta. Ikastetxeak onarpena emateko, Ikastetxeen gunea atalean datu batzuk sartu behar dira. Gero, ikasgela kudeaketa atalean, jolas bakoitzaren ikasleen estatistikak, urteko jarraipena eta grafikoak inprimatzeko aukera dago.



Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2007eko maiatzaren 25ean.

Argitaratzeko eskubide guztiak gordeak.

Gestionet Multimedia S.L. 2009

NOR GARA?

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.