LAGUNTZA
Euskal Herriari eta Europari buruzko eduki didaktikoak dituen atari hau eskaintzen dizuegu. Europarrak.com-ek erabiltzeko oso errazak diren zortzi jolas dauzka: pertsonaiak eta leku ezkutuak asmatzekoak, autobusez bidaiak egitekoak eta akatsak aurkitzekoak.
NOIZ ETA NOLA ERABILI
Ataria edozein unetan erabili ahal den arren, esperientziari osotasunean etekina ateratzeko, Euskal Herriko eta Europar Batasuneko herrialdeetako geografia eta historiari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk jaso ondoren erabiltzea gomendatzen da.
Izatez, etxetik edo ikastetxetik berdin erabili ahal dira publikatutako jokoak. Hala ere, aberasgarriagoa izango da esperientzia irakasleak gidatua bada. Ikastetxeek beraien ikasleen jarraipena egiteko funtzio bereziak erabili ahal dituzte.