LAGUNTZA
Euskal Herriari eta Europari buruzko eduki didaktikoak dituen atari hau eskaintzen dizuegu. Europarrak.com-ek erabiltzeko oso errazak diren zortzi jolas dauzka: pertsonaiak eta leku ezkutuak asmatzekoak, autobusez bidaiak egitekoak eta akatsak aurkitzekoak.
NOIZ ETA NOLA ERABILI
Atariko jokoen puntuazioa-sistema ez da, zehazki, ebaluatzeko tresna gisa pentsatu. Lan horretan lagungarri izateko asmoarekin egina dago, bere kasa funtzio hori betetzeko nahikoa ez den arren.
Hala eta guztiz ere, joko bakoitzean lor daitekeen puntuaziorik handiena beti berdina da. Ezin dira 5.000 puntu baino gehiago lortu jokaldiko eta jokoko. Puntuak zuzen egindakoen eta denboraren mende daude. Beraz, kasuan kasu, egokitzapenak egin diren arren, puntuatzeko eredua berdina da denetan.
Sailkapen-zerrendek puntuaketarekin harreman zuzena duten arren, inoiz ez dira ikasle finenen zerrenda modura hartu behar. Sailkapen-zerrenden funtzio nagusia erabiltzaileen motibazioa bultzatzea da.
Esperientzia birtualaren balorazio aberatsago bat egiteko, izena eman duten ikastetxeek beraien gune propioa dute, ikasleen esperientzia neurtzeko tresna gehiagoz hornitua. Gune horretatik, ikasgeletako erabiltzaileek jokoetara duten sarbidea muga daiteke eta erabilpen-estatistikak ikusi edota inprimatu.