Saioa hasi

Izena eman
LAGUNTZA
Euskal Herriari eta Europari buruzko eduki didaktikoak dituen atari hau eskaintzen dizuegu. Europarrak.com-ek erabiltzeko oso errazak diren zortzi jolas dauzka: pertsonaiak eta leku ezkutuak asmatzekoak, autobusez bidaiak egitekoak eta akatsak aurkitzekoak.


HELBURUAK


Interneteko atari honen helburu nagusiak DBHko curriculum-diseinuan Gizarte Zientzietarako zehazten direnetan daude. Bereziki Gizarte Zientzien atalean bultzatu beharreko alderdi azpimarragarrienak direla aitortzen direnak, eta horien artean, honako hauek:

     - Bizi diren erkidegoa ezagutzea eta ulertzea.
     - XXI. mendeko ezaugarri nagusiak eta arazoak aztertzea.
     - Munduko gizarteen ezaugarriak eta funtzionamendua ulertzea.
     - Lurraldearen eta gizartearen arteko elkarreraginak ezagutzea.
     - Elkartasunezko, enpatiazko eta partaidetzazko jarrerak sustatzea.

Hau guztia Euskal Herriko eta Europar Batasuneko eremuaren barnean lantzen da bereziki.

Ekainaren 21eko 213/1994 dekretuan agertzen diren helburuak dira hauek


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2007eko maiatzaren 25ean.

Argitaratzeko eskubide guztiak gordeak.

Gestionet Multimedia S.L. 2008

NOR GARA?

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.