Saioa hasi

Izena eman
LAGUNTZA
Euskal Herriari eta Europari buruzko eduki didaktikoak dituen atari hau eskaintzen dizuegu. Europarrak.com-ek erabiltzeko oso errazak diren zortzi jolas dauzka: pertsonaiak eta leku ezkutuak asmatzekoak, autobusez bidaiak egitekoak eta akatsak aurkitzekoak.


NOLA JOKATU ?




Hemen jolas bakoitzari dagozkion jarraibideak daude.

1. EH. Zortzi akatsak:

Agertuko den Euskal Herriko mapan, zortzi leku (hiriak, mendiak eta ibaiak) gaizki kokatuta daude: hiru minutu izango dituzu zortzi leku horietan saguaren kurtsorearekin klik egiteko. Leku batean huts egiten baduzu, 50 segundoko zigorra izango duzu.

2. EB. Zortzi akatsak:

Agertuko den Europako mapan, zortzi leku (ibaiak edo penintsulak, mendiak edo mendateak, estatuak, hiriak) gaizki kokatuta daude: hiru minutu izango dituzu zortzi leku horietan saguaren kurtsorearekin klik egiteko. Leku batean huts egiten baduzu, 50 segundoko zigorra izango duzu.

3. EH. Autobusa:

Bost lagun gurasoen etxera eraman behar dituzu Euskal Herritik zehar. Bizi diren lekua pantailan idatzita agertuko da, eta leku hori saguaren kurtsorearekin ahalik eta zehatzen sakatu beharko duzu. Lagun bakoitzaren ‘etxea’ pentsatzeko 30 segundo izango dituzu.

4. EB. Autobusa:

Bost lagun gurasoen etxera eraman behar dituzu Europatik zehar. Bizi diren lekua pantailan idatzita agertuko da, eta leku hori saguaren kurtsorearekin ahalik eta zehatzen sakatu beharko duzu. Lagun bakoitzaren ‘etxea’ pentsatzeko 30 segundo izango dituzu.

5. EH. Leku ezkutua:

Bosgarren saialdia baino lehen, Euskal Herriko leku jakin bat asmatu behar da. Bost pista izango dituzu eta pista bakoitzean lekuaren irudi baten gero eta zati gehiago ikusiko dira laguntza gisa. 30 segundo izango dituzu.

6. EB. Leku ezkutua:

Bosgarren saialdia baino lehen, Europako leku jakin bat asmatu behar da. Bost pista izango dituzu eta pista bakoitzean lekuaren irudi baten gero eta zati gehiago ikusiko dira laguntza gisa. 30 segundo izango dituzu.

7. EH. Pertsonaia ezkutua:

Bosgarren saialdia baino lehen, Euskal Herriko pertsonaia jakin bat asmatu behar da. Bost pista izango dituzu eta pista bakoitzean pertsonaiaren irudi baten gero eta zati gehiago ikusiko dira laguntza gisa. 30 segundo izango dituzu.

8. EB. Pertsonaia ezkutua:

Bosgarren saialdia baino lehen, Europako pertsonaia jakin bat asmatu behar da. Bost pista izango dituzu eta pista bakoitzean pertsonaiaren irudi baten gero eta zati gehiago ikusiko dira laguntza gisa. 30 segundo izango dituzu.


Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak onetsia, 2007eko maiatzaren 25ean.

Argitaratzeko eskubide guztiak gordeak.

Gestionet Multimedia S.L. 2008

NOR GARA?

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du.