ERANTZUNAK
Atarikoak
- Jolaslekura sartu naiz, baina jokatzeko botoiak blokeatuta daude. Zer egin dezaket jokatu ahal izateko?
Erabiltzaile arrunta bazara, sartu sisteman zure erabiltzaile-izena eta pasahitza. Horrek botoiak aldatuko ditu, eta “Hasi jokatzen” agertuko zaizu botoietan.
Erabiltzaile-izena eta pasahitza ikastetxean eman badizkizute, ordea, baliteke irakasleak blokeatu izana jokoak. Galdetu irakasleari horri buruz.
- Jolas bakoitzean lor dezakedan puntuazioa berdina al da?
Bai, jolas guztietan lor dezakezun puntuazioa 5.000 puntukoa da.
-
Hasiera atalean agertzen diren sailkapenak, norenak dira?
Hileko jokalaririk onenenak: Euskal Herriari eta Europari buruzkoak.
- Ba al duzu jolasetan lantzen diren gaiei buruzko informazio gehiago duen helbiderik?
Estekak atalean informazio zehatza eskaintzen duten batzuk daude
- Non aurkitu ahal dut jolasen informazio zehatzagoa?
Laguntza atalean jolas guztien jarraibide zehatzak daude.
-
Sareak badaki testuan klik egin eta estekarik agertzen ez bada, zer egin behar dut?
Beharbada esteka horretako helbidea desagertu egin da. Harremanetarako atalean sartu eta idatzi bertan zein den zure erabiltzaile-izena eta zein jokotan gertatu den.
-
Sareak badaki izeneko testuan sakatu dut, eta jolasa blokeatu egin da. Zergatik?
Horrek esan nahi du hogei segundoan jolasa geldituta egongo dela esteka horretatik informazioa atera ahal izateko.”
Erabiltzaileenak
-
Letra Zopa jolasean hitz bat aurkitu ondoren, ezin izan dut hitza hautatu. Zergatik?
Letra Zopako hitz bat hautatzeko, lehen letran klik egin ondoren, azken letran ere klik egin behar da; baina lehenengo klika lehen letran egin behar da; ezin da hitz bat aukeratzen hasi azken letran klik eginez.
Erabiltzaileenak
- Erabiltzaile gisa izena eman dut, baina ezin dut jokoetara sartu. Zerbait oker egin al dut?
Begiratu ondo zure posta elektronikoaren kontua. Helbide zuzena eman baduzu, gure mezu bat helduko zaizu denbora gutxira, zure onarpena berresteko eskatuz. Hori gabe ezinezkoa da jokatzen hastea.
- Irakasle bat naiz. Ikastetxearen onarpena eskatu zen, baina nire ikasgelan ezinezkoa da jokatzea, jolasak blokeatuta daude eta.
Ikastetxeak zure ikasgelarentzat sortutako erabiltzaile-izena eta pasahitza sartzen baditu, ikasleak sortzeko, edota jolasak blokeatzeko eta desblokeatzeko aukera daukazu.
-
Sailkapenak atalean ezin ditut beste ikasgelen sailkapenak begiratu. Zergatik?
Zeure ikasgelakoak eta
Hasiera atalean dauden sailkapenak begiratzeko aukera daukazu, baina beste ikasgelen sailkapenak ezin dira ikusi.
- Erabiltzaile arrunta naiz eta, lagun batek esan dit haren ikasgelan atari hau erabiltzen dutela. Nola begira ditzaket haren ikasgelaren sailkapenak?
Ikasgela bereko ikasle moduan izena eman ez baduzu, ezin dituzu sailkapen horiek ikusi.
- Zer egin dezaket nire ikasgelan atari hau erabiltzeko aukera izateko?
Esaiozu zure irakasleari ideia ona litzatekeela atari hau erabiltzea. Bitartean erabiltzaile arrunt moduan kontu bat sortu ahal duzu jolasteko.
Ikastetxeenak
- Ikastetxearen erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu eta gero, ezin dut ikasle bat sortu. Nola egin dezaket?
Ikasgela bat sortu behar duzu. Zuk sortutako ikasgelaren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren, ikasleak sortu, ezabatu eta aldatu ahal izango dituzu.
- Ikastetxearen erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu eta gero, ezin dut jolas bat blokeatu. Nola egin dezaket?
Ikasgela bat sortu behar duzu. Zuk sortutako ikasgelaren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren, jolasak blokeatu edo desblokeatu ahal izango dituzu.
- Ikastetxearen erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren, ezin ditut estatistikak ikusi. Nola egin dezaket?
Ikasgela bat sortu behar duzu. Zuk sortutako ikasgelaren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren,
Estatistikak esteka sakatu, eta jolas bakoitzaren estatistikak begiratu ahal izango dituzu.
- Ikastetxearen erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren, urteko jarraipena inprimatzeko... Zer egin behar dut?
Ikasgela bat sortu behar duzu. Zuk sortutako ikasgelaren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu ondoren,
Estatistikak esteka sakatu, eta jolas bakoitzaren urteko jarraipena begiratu ahal izango duzu. Gero inprimatzeko botoian sakatu.
- Ikasgelaren erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu eta gero, ezinezkoa da ikasgela berri bat sortzea. Zergatik?
Ikasgela bat sortzeko, ezabatzeko eta aldatzeko, ikastetxearen kontua erabili behar da.