Hirugarren urtez antolatu da Europarrak Lehiaketa. Euskal Herriko eta Europako geografia, historia eta kultura landu zuten DBHko euskal ikasleek.
Lehenengo fasean 163 ikaslek hartu dute parte eta beren ikastetxeetatik bertatik burutu da. Interneten bidez parte hartu harren, ikasle guztiek izan dute sailkapenen aldaketak ikusteko aukera. Klasifikatu ondoren finalera joan ziren ikastetxeak honako hauek izan ziren:  Txomin Agirre Ikastola (Ondarroa), San Jose Ikastetxea (Hondarribia), San Antonio Santa Rita (Durango) eta Sagrado Corazón Carmelitas (Gasteiz).
Finala abenduaren 17an ospatu zen Amorebieta-Etxanoko Orue Auditorimean. Ordu bateko saioaren ondoren, Ondarroako Txomin Agirre Ikastolak irabazi zuen aurtengo Europarrak Lehiaketa.
Algortako San Nikolas Ikastola da aurtengo lehiaketako irabazlea.
Bigarren urtez antolatu dute Ibaizabal Argitaletxeak eta Gestionet Multimediak Europarrak Lehiaketa. Euskal Herriko eta Europako geografia, historia eta kultura landu dute DBHko euskal ikasleek bertan eta bi fasetan banatu da txapelketa:
Finala abenduaren 20an ospatu zen Amorebieta-Etxanoko Orue Auditorimean.
100 ikasle inguru batu ziren bertan, beren ikastetxeko taldea animatzeko.
Ordu bateko saioaren ondoren, Algortako San Nikolas Ikastolak irabazi zuen aurtengo Europarrak Lehiaketa.
Joan den urteko abenduan ospatu zen Europarrak lehiaketaren lehenengo edizioa.
Lehenengo fasean 4 talde sailkatu ziren finalerako: aiora Ondarroako Txomin Agirre Ikastolatik, basurdea Durangoko Jesuitak ikastetxetik, txiribit Markinako Bera Kruz Ikastolatik eta ibaizaba Billabonako Jesusen Bihotza Ikastetxetik.
Finala abenduaren 16an ospatu zen, Amorebietako Orueko auditoriumean, Ibaizabal argitaletxearen egoitzan; bertan Markinako Bera Kruz Ikastolako txiribit taldea izan zen irabazlea.